XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunsentia abestu-aurretik baizen ixil baretsuan geratu zan ostera be!....

Zuzentza ta azkatasunarren dakion abenderriaren gogoa biurtzeko dan samiñik, ez oñazerik ezta.

Guk egin genduan gudaketea, iñoz izan danik zallena ta samiñena izan zan, etsaiaren aurrean bakar-bakarrik itxirik, geuri lagunduenean, zetan giarduan ez ekienak, guretzako otza ta ezespena baño besterik ezeben izanda.

Gaur gure antzera neke-miñetan dagozanak asko dira, gu ibilli girian baizen bakarrik eztabizelako, eraso ta irañez yosikoak yasan daroen guztia zer dan eztakie, yakin, baña.

Dana dala, ideko oñazez eta uste batez alkartuta gagoz, eta guztiok azken-azkeneraño ekiteko gogo bardiña dogu.

Nekeak artuena lako bearkun latzik ezta.

Gaur guztiona da bearkun au, ta guztiok gogo ozkarbiz eta alairo artu bear genduke.

Gizurentasun eta ziñopatzearen zerbait dauan onako olde barik, ezin giñei gurendarik lortu; ezago, barriz, opa dogun gentza.

Siñetsi daigun bein edo bein: neuk ikusiz esan neizunez, oldez edo bearrez, urragotan bearrez, nekeak artu bear dabezana yakin-zar dira onezkero.

Bai berton be.

Gentzaperako yaio ta gudategira eroan daben ipar-amerikar erri dontsu oni be egunean baño egunean kemen suminkorragoaz dirakitso barruko odolak.

Guda-orniolak eta ontzitegiak darabillen abiadeaz batera ipar-amerikarren gogapetan gudarako kemena sutu, nekeak artzeko gogoa indartu, ta gurenda-naia biztu egin dira.

Eta onantxe dalako, Yaungoikoa'ri eskerrak dagitsodaz; ostean, ba....

Entzuidak, ipar-amerikar irakurle orrek.

Norbaitzuek bear bada ostendu egin izango due au, baña egia gordin-gordiñik esatera noakik.

Edestiak dirauskunez, orañarteko eragikorrena ta latzena izan dan ikaragarrizko guda onek beste iñori baño azta geiago ezarri yautsek ire sorbaldeoi.

Dirutan, gudaornitan, negarretan eta odoletan ludiko laterrik emon dauan baño geiago euk emon bear izango dok gudate onetan garaitu al izateko.

Ori zer dala-ta, itandu nairik eure begiok yasoko ba'leuskidazek... itz onetxek adierazoko due nire erantzuna:(...).